Herritarrek 1.400 erosketa egin dituzte martxoan, ontzi berrerabilgarriekin

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 19a, 00:00

Otsailaz geroztik haragia eta arraina erosteko herritarren artean banatu ziren ontzi berrerabilgarrien erabilerak gorantz egin du martxoan. Hurbilago Usurbilgo Merkatarien eta Ostalarien Elkartetik berri eman dutenez, duela bi hilabete herritarrek 1.200 erosketa egin zituzten tupper berdeekin. Joan den hilean, martxoan aldiz, 1.400 erosketa. Usurbilgo Udalak, Hurbilago Elkarteak, Usurbil Zero Zaborrek, herriko zortzi saltokik eta Kutxa Ekoguneak bultzaturiko “Ontziratu zaitez!” egitasmoaren baitan izan da. Joan den hilean zehar, arraina edo haragia erosteko tupper berdea erabili zuten herritarren artean, 30 euroko zortzi erosketa bale zozketatu dira. Hona hemen sarituen izen abizenak. Gaur eguerdian Artzabalen ateratako ondoko argazkian ageri dira, saltokietako langileekin batera:

-Eba Fariña.

-Dolores Errasti.

-Socorro Sanchez.

-Elena Urdanpilleta.

-Idoia Muguruza.

-Amaia Encinas.

-Yolanda Anton.