"Buah, txabal" antzezlana, igandean Sutegin

Noaua Aldizkaria 2012ko apirilaren 17a

Lokaletako gazteak hizpide nagusi dituen "Buah txabal!" izeneko bakarrizketa saioa antolatu du NOAUA! Kultur Elkarteak, igande honetarako, apirilaren 22rako. Emanaldirako sarrerak salgai daude jada, 5 eurotan Txiribogan eta NOAUA!-n. NOAUA!ko bazkideek eta 14-16 urte arteko gazteek 3 eurotan erosi ahal izango dituzte, aldez aurretik eta NOAUA!-ko egoitzan bertan. Emanaldi egunean ere eskuratu ahal izango dira sarrerak, 5 eurotan Sutegin. Unai Iturriagak sortu duen saioko protagonista, Jon Zubiaga antzezlea da.