Agurtzane Solaberrietari elkartasuna adierazteko, ekitaldia igande eguerdian

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 20a, 00:00

Herenegun jakitera eman zen moduan, aurreikusia zegoena baino beranduago hasiko da, D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketa. Apirilaren 30ean ez, maiatzaren 3an baizik. Epaiketa aurretik, eta herrian sortu den batzorde batek antolatuta, hainbat ekimen burutuko dira datozen egunotan. Bi helburu nagusirekin; hastear den epaiketa salatu eta auziperatuei, modu berezian, Agurtzane Solaberrieta usurbildarrari babesa adierazi asmoz.

Lehenengo hitzordua, igande honetarako, deitu dute. Ekitaldia burutuko da 12:30etan frontoian. Herri mailako agerraldia deitu dute, eta jendetsua izatea nahi dute. "Ahalik eta herritar gehien azaltzea da helburua, frontoia betetzea alegia eta beraz, zuek ere bertan izatea nahi genuke. Animatu eta etorri! Eskubide guztiak proiektu guztientzat, epaiketa politikorik ez!”, deitu dituzte herritarrak. Hona hemen hitzordu honen eta gainerakoen inguruko zehaztasun gehiago:

Apirilak 22, igandea
12:30 Epaiketa salatu eta Agurtzane Solaberrietari babesa adierazteko herri mailako agerraldia frontoian.

Apirilak 24, asteartea
18:00 Osoko ohiko bilkura Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan: mozioa aztertuko da.

Apirilak 28, larunbata
11:00-13:00 Eleak mugimenduak deitutako ekitaldia Donostiako Bulebarrean: eskubide zibil eta politikoen 1.200 piezako puzzlea osatuko da. Usurbildarrei 100 pieza jartzea dagokie.
13:00 Ekitaldia.
Oharra: Donostiara joateko deialdia, 11:24ko trenean.

Apirilak 30, astelehena
19:30 Epaiketa salatzeko ekitaldia frontoian.

Maiatzak 3, osteguna
19:30 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan, epaiketaren lehen eguna dela eta.

Maiatzak 5, larunbata
Nazio manifestaldia Bilbon. Usurbildik autobusa irtengo da. Apuntatzeko ohiko lekuetan.

Maiatzak 7, astelehena
Epaituei babesa adierazteko Madrilerako autobusa antolatuko da. Apuntatzeko ohiko lekuetan.



Laguntza kanpaina
Epaiketa gastuei aurre egiteko, laguntza kanpaina bat abiarazi da, herriz herri, mezu honen bidez: "luza diezaiegun bostekoa auziperatuei, eskuz esku justiziaren injustizia ikustarazteaz gain, epaiketa politikoen aurka kalera ateratzeaz gain eman diezaiegun gure babes ekonomikoa ere. Lagun ditzagun apirilean epaituak izango diren D3Mko kideak gure bostekoa luzatuz", deitu dute. Bost euroko bonoak eskuratzeko aukera izango da. Edota kontu korronte honetan ere ekarpenak egin ahalko dira: 3035 0095 94 0951113417.