Agurtzane Solaberrietari elkartasuna adierazteko jendetza bildu da

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 22a, 00:00

Jendetza bildu da gaur Mikel Laboa plazan. Era honetan, elkartasuna adierazi nahi izan diote Agurtzane Solaberrietari. Maiatzaren 3an hasiko da D3M eta Askatasuna hautes-plataformen aurkako epaiketa eta fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatu du Agurtzanerentzat. Gaurko ektialdian, elkartasuna adierazteaz gain, epaiketa politikoa dela salatu dute eta, bide batez, hainbat ekimen iragarri dituzte.

Epaiketa politikoa dela salatu dute gaurko agerraldian. Eta Euskal Herrian zabaldu den aro berrian, hainbatek "itsu, mutu eta gor" jarraitzen dutela.  Epaiketa maiatzaren 3an hasiko da. Baina hori baino lehen, hainbat mobilizazio iragarri dituzte. Besteak beste, datorren asteartean, mozioa aztertuko da Usurbilgo Udaletxean.

Apirilaren 28an larunbatarekin, Eleak mugimenduak deitu duen ekitaldian izango dira Agurtzanerekin Elkartasuna-ko kideak eta hara hurbiltzeko deia zabaldu dute gaurko agerraldian: 13:00ean hasiko da Eleaken ekitaldia, Donostiako Bulebarrean.