Igande honetan, kontzertua Akerra gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 22a, 00:00

Txokoaldeko Akerra gaztetxekoek kontzertua antolatu dute, baina oraingoan igande arratsalde honetarako. Apirilaren 22an, 18:30etik aurrera: Haulin ´ass, Humilitate eta Bajo Presion taldeek joko dute.
Haulin´ass, hc/punk egiten duen talde italiarra da, eta biran dira. Humilitate talde zarauztarra Amerikako Estatu Batuetatik bueltan, euskal eszenatokietan dabiltza. Bajo Presion taldea Basauritik dator eta hardcore melodikoa egiten dute.