Konpostatzeari buruzko ikastaroak antolatu dira datozen egunetarako

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 22a, 00:00

Konpostatzeari loturiko bi ikastaro antolatu ditu Udalak. Lehenbiziko ikastaroa apirilaren 25erako: lur zatia duten herritarrei zuzendua egongo da, konpostatzearen oinarriak azaldu eta ikastaroa eman ondoren, autokonpostagailuak banatuko dira. Bigarrena, apirilaren 26an, Bizkarreko auzokonpostean izena eman duten 21 familiei zuzendurikoa izango da. Bi ikastaro hauek, 19:00etatik aurrera eskainiko dira Artzabalen.