Usurbilgo udalaren laguntzarekin, Aste Kulturala antolatu dute datorren astean Zubietan. Hauxe da igorri diguten egitaraua.
Apirilaren 23a astelehena
Ikastolan goizez, 9:30tan Porrotx-i elkarrizketa. Arratsaldez, panela margotu ikastolan.
Parkean 17:00ak inguruan jokoak: txingak, lokotxak, zaku karrera, sagar eta aulki jokoa, panuelitoa,... Buruhaundiak.
Apirilaren 24a asteartea
Ikastolan arratsaldez, 14:45ean txotxongiloak.
Parkean, 17:00ak inguruan, filma eta globo tailerra.
Apirilaren 25a asteazkena
Ikastolan goizez, 10:00etan “Bideko Heziketa”.
Parkean, 17:00ak inguruan, “Altxorraren bila”.
Apirilaren 26a osteguna
Parkean, 17:00ak inguruan, Largabistaren antzerkia eta txokolatada.
Apirilaren 27a ostirala
Parkean, 17:00ak inguruan, puzgarriak, espuma eta apar jaia, buruhaundiak.
Zubietako Udako Txokoetan izena emateko epea ireki da
Txokoak 3 urtetik (2009 urtean jaiotakoak) 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Uztailean eta abuztuan Eskola Txikian elkartuko dira eta ordutegia hau izango da: 9:30etik 13:30era.
Izen emate orriak ikastolan eta Barazar Tabernan eskuratu daitezke eta Udaletxeko buzoian bota beharko dira (Alamandegin).
Izen emateko azken eguna maiatzaren 11 izango da. Edozein zalantza izanez gero deitu telefono hauetara: Josune (636 719 301), Izaskun (618 700 479).
Kuota izena ematen duten haurren kopuruaren arabera zehaztuko da.