Mozio aurkezpena gaurko osoko bilkuran, D3M eta Askatasunaren epaiketaren harira

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 24a, 00:00

Maiatzaren 3an Espainiako Auzitegi Nazionalean abiatuko den D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketaren harira, epaiketaren aurka eta auziperatuei elkartasuna adierazteko sortu den "Eskubide guztiak proiektu guztientzat" izeneko herri batzordeak mozioa aurkeztuko du gaur arratsaldean burutuko den osoko ohiko bilkuran. Bilgunetik hain zuzen, herritarrak 18:00etan Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan hasiko den saiora gerturatzera deitu dituzte. Gaur goizean bestalde, D3M eta Askatasunako eta bilguneon sostengu taldeetako kide Amparo Lasherasek, Txerra Bolinagak eta Imanol Olabarriak, gose greba hasi dutela berri eman dute hedabideek, Aralar eta EA alderdiek babestuta Eusko Legebiltzarrean burutu duten agerraldiaren ostean. Baraualdia ostiralera arte luzatu asmo dute.

Berdintasunerako tokiko politikak
Aurkeztuko duten testua, astearte honetarako iragarria dagoen gai zerrendako zazpigarren eta azken puntua izango da. Aurretik, Kirol Patronatuko ordezkaritza, Maixu etxeko bizilekuak edota tokiko berdintasunerako politikak hizpide izango dituzte udal ordezkariek. Hona hemen, jorratu eta bozkatuko duten gai ordena:

1-Aurreko bilkuretako akten onespena:
2012/03/16ko bilkurako akta.
2012/03/27ko bilkurako akta.

2-Gernika ibilbidea, 13 Maixu etxeko udal jabetzako etxebizitza (1. eskuina) alokairuan esleitzeko oinarriak behin betikoz onartzea.
3-Usurbilgo Udalak 2011-2015 legealdian berdintasunerako tokiko politikak lantzeko konpromezua hartzea.
4-Usurbilgo Kirol Patronatuko abonatuen ordezkariaren izendapena.
5-Alkatearen 2012/0269 zenbakidun dekretuaren berri ematea.
6-Alkatearen 2012/0270 zenbakidun dekretuaren berri ematea.
7-Galderak, eskaerak eta mozioak:
7.1.-"Eskubide guztiak proiektu guztientzat" taldearen mozioa.