Irrintzi Taldekoek, “Lau anaia umezurtzak” izeneko txotxongilo emanaldia eskainiko dute gaur arratsaldeko 14:45etan hasita Zubietako Eskola Txikian. Emanaldia Aste Kulturalaren baitan programatu dute, Eskola Txikiko Guraso Elkarteak, Kutxak eta Usurbilgo Udalak. Antolakuntzatik aurreratu dutenez, “eskuko txotxongilo edo kurriñoen munduan sartzen gaituen emanaldia da. Antzerki mota honek ematen duen bizitasun, konplizitate eta umorean profitatuz, ipuin klasiko honen bertsioa eskaintzen zaie txikienetatik hasita. Lau anaia bizi diren baserria gainbehera doa. Lanbide berri bana ikastera behartuta daude. Gazteluko printzesa, Ohianeder, asperturik dago eta herensugearen bisitaldia izango du. Hortik aurrera emozio, sentiberatasun eta akziozko antzezpena sortzen da”.
Emanaldiaren ostean, beste zenbait ekimen ere burutuko dira. Baita datozen egunotan ere:
Apirilak 24, asteartea
14:45 Txotxongilo emanaldia.
17:00ak aldera, filma eta globo tailerra parkean.
Apirilak 25, asteazkena
10:00 "Bideko Heziketa".
17:00ak aldera, "Altxorraren bila".
Apirilak 26, osteguna
17:00ak aldera, Largabistaren antzerkia eta txokolatada.
Apirilak 27, ostirala
17:00ak aldera, puzgarriak eta apar jaia, buruhandiak.
Antolatzaileak: Zubietako Eskola Txikiko guraso elkartea, Usurbilgo Udala.