Ate irekien eguna ostiralean, Hasierako Lanbide Prestakuntzan

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 25a, 00:00

Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako eskola gertutik eta barrutik ezagutzeko aukera izango da, ostiral honetarako, apirilaren 27rako goizeko 11:30etatik aurrera antolatu duten Ate Irekien Egunaren bidez. Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako eskola Atallun kokatua dago, Zanpiura kalea, 3. zenbakian. Informazio gehiago jaso nahi duenak, 943 360 465 telefono zenbakira deitu dezake, edo bestela, lhi.usurbil@gmail.com helbidera email bat bidali. 

Datorren 2012-2013 ikasturtean zehar, sukaldari-zerbitzari langile edo ile-apainketa laguntzaile gisa jarduteko ikasketak eskainiko dituzte Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako eskolan.