Goizean bideko heziketari loturiko saioa jaso ostean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, altxorraren bila jokoan murgilduko dira, Zubietako Eskola Txikikoak. Hauexek dira, asteazken honetarako, antolatu dituzten hitzorduak. Ostiralera arte ordea, oraindik badute bestelako ekitaldirik. Tartean, bisita berezi bat; Largabista pertsonaiarena, bihar arratsaldean:
Apirilak 26, osteguna
17:00ak aldera, Largabistaren antzerkia eta txokolatada.
Apirilak 27, ostirala
17:00ak aldera, puzgarriak eta apar jaia, buruhandiak.
Antolatzaileak: Zubietako Eskola Txikiko guraso elkartea, Usurbilgo Udala.