Agurtzanerekin elkartasunez egindako agerraldiaren bideoa

Noaua Aldizkaria 2012ko apirilaren 23a

Jendetza bildu zen atzo Mikel Laboa plazan. Era honetan, elkartasuna adierazi nahi izan zioten Agurtzane Solaberrietari. Maiatzaren 3an hasiko da D3M eta Askatasuna hautes-plataformen aurkako epaiketa eta fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatu du Agurtzanerentzat. Bideo hau osatu dute atzoko agerraldiaren inguruan.