Bi urterik behin burutzen den eta neguan zehar garatu den hautaketa prozesu baten ostean, Xabier Mantecon Marin da Kirol Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak aukeratu duen kide abonatuen ordezkari berria. Izendapena Kirol Patronatuak berak proposatu zion udalbatzari, atzo burutu zen osoko ohiko bilkuran eta udalbatzak, izendapena aho batez onartu zuen.
2011ko aurrekontuen likidazioak, onartuak
Bestalde, Kirol Patronatuko eta Udaleko iazko aurrekontuen likidazioak onartutzat jo dira jada, atzoko osoko bilkuran Mertxe Aizpurua alkateak dekretu bidez berri eman zuenez.