Azken txanpan da jada Zubietako Aste Kulturala, oraindik ordea ostegun eta ostiral honetarako pare bat hitzordu deituak daude. Gaur, Irrien Lagunen munduko Largabista pertsonaia bisitan izango da Zubietan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ondoren, txokolate jana izango da. Bihar agurtuko dute kultur astea, jai giroan. Hemen, iragarriak dauden azken hitzorduak:
Apirilak 26, osteguna
17:00ak aldera, Largabistaren antzerkia eta txokolatada.
Apirilak 27, ostirala
17:00ak aldera, puzgarriak eta apar jaia, buruhandiak.
Antolatzaileak: Zubietako Eskola Txikiko guraso elkartea, Usurbilgo Udala.
Ate irekien eguna, Haur Eskolan
2010, 2011 eta 2012an jaio edo jaioko diren haurren gurasoei zuzenduriko ate irekien eguna antolatu dute Haur Eskolan, gaurko, apirilaren 26rako. Bi saio antolatu dituzte; lehenengoa, arratsaldeko 17:00etarako, euskaraz. Bigarrena, euskaraz eta erdaraz, jarraian, 18:30etatik aurrera burutuko dena. Informazio gehiago jaso nahi duenak Haur Eskolara deitu dezake, 943 374 061 telefono zenbakira.