“Adierazpen sortzailea: gure bizitzaren aktore nagusiak baikara” izeneko tailerra antolatu du Gaztelekuak, maiatzaren 5 eta 12rako. DBH zikloko 1.mailako ikasleei zuzendua egongo den ekimenean margoak, dantza, interpretazioa edo musika baliatuta, komunikazioa landu nahi da tailerrean parte hartuko duten gazteekin. Bi saioak, aipatu moduan, maiatzeko lehen bi larunbatetan burutuko dira, 16:00-17:30 artean Potxoenean. Saioa Agiñakok gidatuko ditu. Tailerrean parte hartu asmo dutenek, aldez aurretik Gaztelekuan izena eman beharko dute.