Ate irekien eguna gaur, Hasierako Lanbide Prestakuntzan

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 27a, 00:00

Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako eskola gertutik eta barrutik ezagutzeko aukera egon da gaur goizerako antolatu zuten Ate Irekien Egunaren bidez. Atallun kokaturiko instalakuntzak ikusteko aukera izan dute ekitaldira bertaratuko ikasleek. Bertako hezkuntza eskaintzaren berri jaso, eta egun ikasle direnen azalpenak ere entzun ahal izan dituzte.

Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako eskola Atallun kokatua dago, Zanpiura kalea, 3. zenbakian. Informazio gehiago jaso nahi duenak, 943 360 465 telefono zenbakira deitu dezake, edo bestela, lhi.usurbil@gmail.com helbidera email bat bidali. 

Datorren 2012-2013 ikasturtean zehar, sukaldari-zerbitzari langile edo ile-apainketa laguntzaile gisa jarduteko ikasketak eskainiko dituzte Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako eskolan. Eta adi, matrikulazio epea, astelehenean, apirilaren 30ean irekiko dute eta.