"Gartxot" filma gaur, Nafartarrak taldekoen ekitaldi sorta bukatzeko

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 27a, 00:00

Azken asteotan, independentzia, euskara edota hezkuntza gaiak jorratu dituzten hitzaldiei amaiera emateko,  film emanaldi bat antolatu du Nafartarrak Kultur Taldeak ostiral gau honetarako; "Gartxot". Sutegiko auditorioan ikusi ahal izango da, 22:00etatik aurrera. Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik zuzenduriko filmerako sarrerak, 5 eurotan egongo dira salgai. Hona hemen, proiekzioaren inguruko sinopsia: "Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak iraintzat hartuko du kantaldi bakoitza eta fraide-gerlari beldugarrien esku utziko du aita-semeak harrapatzea. Tragedia XII. mendean. Hasi da konkista aurreko konkista".