Puzzle erraldoia osatzeko deia biharko Donostian, D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketagatik

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 27a, 00:00

Eskubide zibil eta politikoen aldeko 1.200 piezako puzzlea osatu asmo dute bihar, larunbata, D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketa dela eta Donostiako Bulebarrean Eleak mugimenduak deitu duen ekitaldian. "Eskubide guztiak proiektu guztientzat" herriko taldetik berri eman dutenez, "Usurbili 100 pieza jartzea dagokio". Honenbestez, Gipuzkoako hiriburura gerturatzera deitu dituzte herritarrak. Donostiara trenez joateko hitzordua jarri dute; 11:24ko trenean hain zuzen. Hiriburuan antolatu den ekitaldia, 11:00etan hasiko dela iragarri dute. Ondoren, 13:00etan ekitaldia burutuko da Bulebarrean.

D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketa datorren ostegunean, maiatzaren 3an hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean. Hamahiru euskal herritar auziperatu dituzte, tartean, Agurtzane Solaberrieta usurbildarra. Epaiketa salatu eta auziperatuei babesa eta elkartasuna adierazteko hainbat mobilizazio antolatu dituzte hurrengo egunotarako ere. Hona hemen, oraingoz, deitu dituzten ekimenak:

Apirilak 28, larunbata
13:00 Eleak mugimenduak deitutako ekitaldia Donostiako Bulebarrean: eskubide zibil eta politikoen puzzlea osatu nahi da. Usurbili 100 pieza jartzea dagokio.

Apirilak 30, astelehena
19:30 Ekitaldia frontoian.

Maiatzak 3, osteguna
19:30 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan, epaiketaren lehen eguna dela eta.

Maiatzak 5, larunbata
17:30 Manifestazioa Bilboko La Casillatik, “Epaiketa politikorik ez! Eskubide guztiak proiektu guztientzat!” lemapean. Usurbildik bertara joateko autobusa antolatuko da. Izen ematea, ohiko lekuetan.

Maiatzak 7, astelehena
Madrilera joateko autobusa antolatuko da. Izen ematea, ohiko lekuetan.

Maiatzak 12, larunbata
Elkarretaratzeak egunean zehar.