Astelehenean ireki eta atzo, osteguna, itxi zen izen emateko epearen baitan, 4-12 urte arteko 117 haur eta gaztetxo apuntatu dira Udajolasen. 135 lagunentzako lekua zegoenez, eta gehieneko kopuru hori gainditu ez denez, izen emate guztiak onartu dira. Honenbestez, ostiral honetan ez da Udajolaseko plazen zozketarik egingo.
Ordainketak, maiatzaren 13a baino lehen
Izena eman dutenek, orain Udajolaseko plaza ziurtatzeko ordainketa egin beharko dute. 77 euroko kuota ordaindu beharko da, familia ugariek 62 euro (horretarako, txartelaren kopia ekarri behar da). Ordainketak Euskadiko Kutxako kontu korronte zenbaki honetan egin beharko dira: 3035 0140 34 1400025811. Maiatzaren 13a baino lehen egin beharko dira ordainketak, data hori igarota eginiko ordainketak ez dira onartuko eta plaza galduko da. Ordainketa eginda, ordainagiria NOAUA!-ko egoitzara ekarri beharko da. Aipatu moduan, maiatzaren 13a baino lehen.
Guraso bilera, ekainaren 13an
Udajolas 4-12 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduriko euskarazko aisialdi eskaintza dugu. Ohi bezala, Santixabelak amaitu eta biharamunean hasiko da, uztailaren 3an, eta hilaren 27ra arte luzatuko da. Astelehenetik ostiralera, lau orduz, 9:30-13:30 artean hezitzaileen zaintzapean hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute.
Udajolasen inguruko zehaztasun guztien berri, ekainaren 13rako deitu den guraso bileran emango da. 17:00etatik aurrera, Udarregi ikastolan burutuko den bilkuran hain zuzen.