Loteriaren zati bat Usurbilen egokitu da

Noaua Aldizkaria 2012ko apirilaren 30a

DV-k berri eman duenez, Loteria Nazionaleko sariaren zati bat Usurbilgo saltokian saldu da. Zehazkiago esanda, 74.480 zenbakia. Saria leku askotan banatu da halere. Usurbilen bakarrik ez, Albaceten, Cadizen, Zaragozan, Bartzelonan, Kantabrian eta Madril aldean ere saldu omen da eta aipatu zenbakia.