Ostiralean aipatu moduan, joan den astean zehar zabaldu zen epearen baitan, Udajolaseko izen emate guztiak onartuak izan dira. Orain, apuntatu direnek uztaileko udaleku irekietan euren plaza ziurtatzeko ordainketak egin behar dituzte. 77 euroko kuota ordaindu behar dute hain zuzen; 62 euro familia ugariak direnek. Kasuotan, familia ugarien txartelaren kopia ekarri beharko da NOAUA!-ko egoitzara.??Ordainketak Euskadiko Kutxako kontu korronte zenbaki honetan egin beharko dira: 3035 0140 34 1400025811. Bertan haurraren izen abizenak jarri beharko dira. Gero, ordainagiriaren kopia NOAUA!-ko egoitzara ekarri beharko da, maiatzaren 13a baino lehen. Data hori igarota eginiko ordainketak edo ordainagiriak ez dira onartuko eta plaza galduko da. Edozein zalantza edo argibide gehiagorako deitu 943 360 321 telefono zenbakira.
Guraso bilera, ekainaren 13an
Udajolas 4-12 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduriko euskarazko aisialdi eskaintza dugu. Ohi bezala, Santixabelak amaitu eta biharamunean hasiko da, uztailaren 3an, eta hilaren 27ra arte luzatuko da aurten. Astelehenetik ostiralera, lau orduz, 9:30-13:30 artean hezitzaileen zaintzapean hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute.??Udajolasen inguruko zehaztasun guztien berri, ekainaren 13rako deitu den guraso bileran emango da. 17:00etatik aurrera, Udarregi ikastolan burutuko den bilkuran hain zuzen.