Ekitaldi bana antolatu du Gure Pakea elkarteak, maiatzaren 9 eta 10erako. Hasteko, hilaren 9rako Usurbil-Benta-Orio ibilbidea osatzea proposatzen dute. Maiatzaren 9an, goizeko 9:00etarako finkatu dute irteera hitzordua, Artzabalen. Lau bat ordutan ibilbidea osatzea aurreikusten dute, eta jarraian, bazkaritarako bilduko dira. Eguneko menua dastatu ahalko dute, 12 eurotan. Irteerarako izena egunotan, maiatzaren 3an eta 4an eman beharko da Gure Pakea elkarteak Artzabalen duen egoitzan.
"Egutegiko Neskak"
Ibilaldiaren biharamunerako bestalde, antzerkia eta kantua uztartuko dituen emanaldia antolatu dute. Hondarribiako jubilatuak aktore dituen taldeak "Egutegiko Neskak" izeneko antzezlana eskainiko dute hilaren 10ean Artzabalen, 17:00etan hasita.