Odola emateko hitzordu berria, maiatzaren 7an

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 2a, 00:00

Bi hilean behin odola emateko aukera izaten da herrian, eta datorren hitzordua hain zuzen, astelehenerako, maiatzaren 7rako finkatua du Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak. Ohi bezala, anbulatoriora gerturatu besterik ez da egin behar odola emateko, 18:00-20:30 artean. 18-65 urte arteko herritarrek eman dezakete odola. Gerturatzen direnei, medikuak azterketa egiten die, osasun arazoekin ezin baita odola eman. Odola eman asmo duenak, beharrezko argibideak jasotzeko ere profesionala izango du ondoan. 

Usurbilgo Odol Emaileen Elkartetik gogorarazi dutenez, martxoko aurreko saioan, 63 herritarrek eman zuten odola.