Ingelesa lantzeko udaleku irekiak, uztailean Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 3a, 00:00

“Enjoy English” udaleku irekiak antolatu dituzte Udarregi Ikastolan, ekainaren 27tik uztailaren 24ra. Udarregi.com web orritik berri eman dutenez, hauxe da ikastolatik 5-11 urte arteko haurrei zuzenduta, lau aste horietarako egiten duten proposamena: “Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea. Ingelesezko komunikaziorako gaitasunak lantzea, jolas dinamikaren bitartez. Aisialdian eredu parte hartzailea bideratuz, aisialdirako heztea. Jolasaren bidez aurrez aurreko komunikazioan eragitea. Jolasaren bidez talde harremana indartzea. Bakarka zein taldean, ondo pasatuz, ingelesez hainbat adierazpen kultural sortzea. Jatorrizko ingeles hiztunak izango ditugula baliatuz, atzerriko beste kulturen eta euskal kulturaren arteko elkartrukea sustatzea”.

Saioak astelehenetik ostiralera eskainiko dituzte, goizez eta lau orduz, 9:00-13:00 artean. Udalekuok jatorrizko hiztunak diren hezitzaileek gidatuko dituzte. Udaleku hauen prezioa, 300 eurokoa izango da. Udalekuak burutu ahal izateko halere, gutxieneko taldea osatu beharko dela ohartazten dute Udarregitik.