San Juanak prestatzeko bilera bihar, Haranen

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 3a, 00:00

Datorren hilean ospatuko dira Kalezarko San Juanak. Asteburuarekin egokituko dira aurten. San Juan sua, ostiral gauez piztuko da, San Juan Eguna larunbatez egokitu baita. Kalezarko festak prestatzeko lanak abian dira. Guraso taldeak ostiral honetarako, maiatzaren 4rako bilera deitu du, arratsaldeko 17:00etan Haranen. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, bilerak iraun artean, haurrek jolasteko gunea zabalik izango dute.