Alberto Iñurrategi gaur 19:00etan, Sutegin

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 3a, 00:00

“Porrotaren alde” izeneko hitzaldi eta diaporama saioa eskainiko du Alberto Iñurrategik, gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan. NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko ekitaldirako sarrera doakoa izango da. Mendizaletasuna, kiroltasuna eta lehia ahotan hartuko ditu Iñurrategik. "Mendizalea gero eta lehiakorragoa da hitzaren zentzurik zatarrenean. Kosta ahala kosta gailurrak metatu behar ditugu. Gailurra, gero eta desprestigiatuagoa dago: buruz behera jarri dugu mendia. Zorionez, mendizaletasuna ez da kirol olinpikoa. Ez da txapelketarik antolatzen. Suerte handia da hori. Gure lehia ez da beste kirolari baten kontrakoa, geure buruaren kontrakoa baizik. Mendizaletasunak zaletasuna izaten jarraitzen duen neurrian, mendizalearen esku egongo da mendikoa kiroltasunez eta modu apalean egitea", hortik aurrerakoak ikusi eta entzuteko gaur arratsaldean Sutegira hurbildu besterik ez dago.