Mendizaleek aste honetan hitzordu bikoitza zutela aipatzen genuen, lehenbizi Alberto Iñurrategik hitzaldia eskaini zuelako atzo, Sutegiko auditorioan. 70 bat lagun bildu zituen ekitaldiak. Baina bada, tradizioari hutsik egin gabe, maiatzeko lehen igande honetan ospatuko den beste hitzordu bat ere; Andatza Eguna. Hona hemen, hilaren 6rako antolatu duten egitaraua:
Goizean zehar, erromeria: trikitilari eta bertsolariak.?
11:00 Hamaiketakoa: salda, txorizoa, haragi egosia eta edaria.?
12:00 Herri kirolak eta jokoak haurrentzat eta helduentzat.?
14:00 Bazkaria (norberak berea eramanda). Kafea eta kopa banatuko dira.
Antolatzaileak: Zizurkilgo Txepetxa Gazte Asanblada, Usurbilgo Andatza Mendi Elkartea, Zizurkilgo Udala eta Usurbilgo Udala.