Tximeleta Kirol Elkarteak gimnasia erritmikoa, hip-hop eta funky topaketak antolatu ditu, larunbat honetarako, maiatzaren 5erako. Zortzi orduko emanaldia prestatu dute, Oiardo Kiroldegian burutuko dena, goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 18:00ak arte. Guztira, Tximeleta Kirol Elkartearen inguruan dabiltzan, Gipuzkoako ikastetxe desberdinetako 450 ikasleek parte hartuko dute. Ikastetxe hauetako ikasleek hain zuzen: Axular Lizeoa, The Inglish School, Cristobal Gamon, Herrera Ikastetxea, Intxaurrondo Hegoa ikastola, Intxaurrondo ikastola, Ikasbide Ikastola, Jakintza Ikastola, Jesuitinas Ikastola, Koldo Mitxelena ikastetxea, Elizalde ikastola, Haurtzaro Ikastola, Orereta Ikastola, Peñaflorida Institutua, Pasai Lezo Lizeoa, Zurriola ikastola eta Udarregi ikastola.??"Entrenatzaileek eta neska-mutilek lan handia egin dute ikasturte honetan zehar eta egindako lana erakusteko gogo eta ilusio handiarekin daude", adierazi dute Tximeleta elkartekoek.
Eskubaloi partidak jarraian
Topaketak amaitu eta segidan, 18:30etatik aurrera, bi eskubaloi partida jokatuko dira. Senior eta jubenil mailako nesken taldeenak:
18:30 Jubenil neskak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Ereintza.
20:00 Senior neskak, Gipuzkoako Kopa: Atez Ate Usurbil-Leizaran.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Senior neskek bi partida jokatuko dituzte asteburu honetan. Lehenengoa ostiral honetan bertan, atzeratutako neurketa bat:
20:00 Senior neskak, Gipuzkoako Kopa: Atez Ate Usurbil-Ereintza (atzeratutako partida)
Tokia: Oiardo Kiroldegia.