Europa mailako zero zabor mugimenduak maiatzaren 11, 12 eta 13rako Donostian antolatu dituen jardunaldiak Usurbilen eta Hernanin abiatuko dira. Astebete barru, hilaren 11n hain zuzen, bi udalerriotako atez ateko bilketa esperientziak ezagutzera datoz, jardunaldietako partaideak. 10:00etan Ahaldun Nagusiaren harrera ekitaldiaren ostean izango da. Egun berean, 13:00-13:45 artean, Enzo Favionori eta Paul Conetti, alor honetako bi aditu Usurbilgo udaletxean egongo dira. Larunbatean, maiatzaren 12an, Aieteko kultur etxean eskainiko diren hitzaldien artean, besteak beste, Usurbilgo atez ateko bilketaren esperientzia aurkeztuko du alkate ohi Xabier Mikel Errekondok. Jardunaldion baitan gainera, herrialdeko zero zabor taldeak biltzen dituen Gipuzkoa Zero Zabor Zero Waste Europe sarean integratuko da.
Jardunaldioi buruzko informazio osoa, gipuzkoaberri.net helbidean jaso daiteke.