Enplegua Erregulatzeko Espedientea aurkeztu du Michelinek

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 4a, 00:00

Michelinek Estatuko bere lau lantegietarako Enplegua Erregulatzeko Espediente bat (EEE) aurkeztu du gaur goizean Gasteizko lantegian langileekin izan duen bileran. Espedientea maiatzean hasi eta iraila bukaera bitartean egongo da indarrean eta suspentsiozkoa izango da, hau da, ez dute inor kaleratuko baizik eta egun batzuetarako langabezira bidaliko dituzte langileak.
 

Lasarten, 500 langileri eragingo dio

"Espedienteak estatu mailan 4.863 langileei eragingo die. Lasarteko lantegian gaur egun lanean ari garen 600 lagunetatik 500 langileei eragingo die eta Gasteizen berriz 3.200etik 1.700eri. Eragiten dien langileek gehienez jota 36 lan egun joango dira langabezira lehen esan bezala maiatzetik iraila bitartean, bakoitza lanean dagen tailerrak duen beharraren arabera. Adibidez Motoko gurpilak egiten dituen tailerrak 17 egun itxiko ditu eta Z izeneko beste tailer batek 33 egun, beti ere 36 eguneko topea errespetatuz", adierazi digute Lasarte-Oriako Michelin enpresako LAB sindikatuko ordezkariek.
 

2011n irabaziak izan zituen Michelinek

"Azken lan erreforma dela eta ez du langileekin inolako adostasunik behar enpresak baina datorren asteartean Lasarteko lantegiak biltzekotan geratu gara berriz ere gai honen inguruan hitzegiteko eta itxura denez kontua bertan isteko. 
Gure ustez lotsagarria da enpresaren jarrera ikusirik 2011ean talde osoak 1.462 milio euroko irabaziak izan zituela (aurreko urtean baino %39,3 gehiago) eta aurtengo lehen hiruhilabeteko fakturazioa %5a igo dela lehengo urteko epe berdinari alderatuta. Baita ere kontutan izan behar dugu langileak lehengo urtean eta aurten soldatak izoztuak izan ditugula eta gainera aurtengo urtea hasi denetik behar duguna baino lan egun gehiago egiten aritu garela 2009tik arrastaka genituen lan egun batzuen kontura. Orain, egoera ekonomiko orokorraren diskurtsoaz baliatuz Michelinek langileen eta diru publikoaren kontura irabaziak handitu nahian dabil", adierazi du LAB sindikatuak prentsa ohar bidez.