Olatu Talka Usurbila helduko da ostiralean

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 7a, 00:00

2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatua dute Donostia, eta horri begira, hainbat eta hainbat ekimen antolatzen ari dira Gipuzkoako hiriburuan, tartean Olatu Talka izeneko kultur ekitaldi sorta. Donostian eta handik kanpo ere herrialdeko beste hainbat udalerrietara hedatuko da, tartean Usurbila. Ostiral honetan, maiatzaren 11n, bi emanaldi programatu dira Artzabalen eta Ardi Beltz garagardotegian:
19:00 Urko Menaia bakarlaria Artzabalen.
20:00 Dúo Jasmine Ardi Beltz garagardotegian.

Ekimen hauei buruzko zehaztasun gehiago, www.olatutalka.eu web orrialdean.