Astelehenean jarraituko du, D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketak

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 8a, 00:00

Azken txanpan da jada, D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketa. Gaur laugarren saioa burutu da Espainiako Auzitegi Nazionalean. Atzo bezala, gaur ere polizia eta guardia zibilen deklarazioekin jarraitu dute. Orain arte, ez dute Askatasuna eta D3M ETArekin lotzen duten froga zehatzik aurkeztu.

Epaiketa bihar jarraitzekoa zen, baina hedabideek zabaldu dutenez, asteazken honetan ez da saiorik izango. Epaiketari datorren astelehenean helduko zaio berriz eta ez iragarria zegoen moduan, maiatzaren 17an. Hilaren 18an bukatzekoa zen, baina epaimahaiaren aurreikuspenen arabera, datorren astelehenean bertan amaitu daiteke, D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketa. 

Usurbildarren babesa
Hamahiru auziperatuak, tartean Agurtzane Solaberrieta usurbildarra, babes eta elkartasuna jasotzen ari dira herritar eta eragile desberdinen aldetik. Atzo, ERC eta Amaiur koalizioko diputatuak bertaratu ziren epaitegi atarira. Tartean, Usurbilgo Udaleko alkate ohi Xabier Mikel Errekondo. Gainera, goizaldean Usurbildik autobusa abiatu zen Madrilera. Ondokoa da, bertan atera eta usurbileginez.com web orrialdeak zintzilikatu duen irudia.