Ate irekien eguna datozen bi larunbatetan, Lanbide Eskolan

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 8a, 00:00

2012-2013 ikasturte berriari begira daude jada Usurbilgo Lanbide Eskolan. Bertara ikastera joan asmo dutenentzat ezin egokiagoa den hitzordua antolatu dute; ate irekien eguna, larunbat honetan, maiatzaren 12an, goizeko 11:00etatik aurrera. Bertaratu ezin duenak, bigarren aukera bat ere badu. Ate irekien eguna antolatu baitute baita, hilaren 19rako ere, ordu eta leku berean.