3-11 urte artekoei zuzenduriko udako txokoak antolatu dituzte aurtengo udarako ere, Zubietan. Bi hilabetez, uztaila hasieratik abuztua amaitu arte luzatuko dira udako txokoak. Goizero, astelehenetik ostiralera, begiraleek proposaturiko ekintza desberdinetan primeran pasatzeko aukera izango dute 2009. urtea baino lehen jaiotako haurrek. Egunero lau orduz, 9:30-13:30 artean. Ohi bezala, Eskola Txikian bilduko dira. Udako txokoetarako izen ematea zabalik dago jada. Barazar tabernan edo Zubietako herri ikastetxean eskura daitezke apuntatzeko orriak. Datuekin beteta, ostiral hau, maiatzaren 11 baino lehen utzi beharko dira Zubietako Herri Batzarreko postontzian (Alamandegin). Argibide gehiago behar dituenak bi telefono zenbaki hauetako batera deitu dezake: 636 719 301 (Josune) edo 618 700 479 (Izaskun). Udako txokoetako antolakuntzatik ohartarazi dutenez, “kuota izena ematen duten haurren kopuruaren arabera zehaztuko da”.