Santixabeletako haur danborradako lehen entsegua, larunbatean

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 8a, 00:00

Santixabeletako haur eta helduen danborrada saioetan parte hartu nahi duten herritarrek orain dute izen emateko aukera. Larunbat honetan, maiatzaren 12an, goizeko 11:00etan Agerialdeko beheko frontoira gerturatzen diren 5 urtetik gorako haurrak apuntatu ahalko dira haur danborradarako. Antolakuntzatik ohartarazi dutenez, banderadun, gastadore eta kantinerentzat plaza mugatuak egongo dira. Egun berean, burutuko dute lehen entsegu saioa eta hortik aurrera, larunbat goizero ordu eta leku berean bilduko dira danborrada prestatzeko.

Helduen danborradan apuntatzeko pixka bat itxaron beharko da oraindik. Ekainaren 4an, astelehena, 20:00etan Agerialdeko beheko frontoian finkatu dute izen emateko hitzordua. Entsegu saioak ere, hortik aurrera, astelehen eta asteazkenetan, 20:00etan burutuko dira Agerialden.