Jendetsua izan zen igandean ospatu zen Andatza Eguna. Giro ederrean burutu zen maiatzeko lehen igandeko hitzordua. Andatza Mendizale Elkartetik berri eman dutenez, "igandean ospatutako Andatza egunean eguraldi ederra, mendizale ugari, txirrindulariak, zaldizaleak, trikitilariak, bertsolariak, eta Zizurkilgoek antolatutako herri kirol eta jokoak izan ziren. Egun zoragarria Andatzara igo ziren guztientzako. Jendea goiz mugitu zen eta jan-edanak inoiz baino lehenago agortu ziren. Bertsolariak ere zerbait dastatzeko asmoarekin igo omen ziren eta, gaiari helduz, horrela kantatu zuten:
Habanak
…..
lehengo urtean pintxoak zeuden, errezelo hori nuen nik
gaur aldiz dena aldatu dute, ez dago eta pintxorik.
Esoainek:
Goizian goiztik pentsatu balu, hobeto eta gehiago
gure Habana han ibili da, maindire baten esklabo
hona igota esan digute, txorizorikan ez dago
datorren urten jaiki behar dugu, pare bat ordu lehenago.
Irudia: andatza.com (argazki gehiago euren web orrian).