Aurreko urteetan baino postu gehiagotatik osteratxoa egiteko aukera izango da, maiatzaren 20an ospatuko den XXXI. Sagardo Egunean. 50 bat postu inguruetan dastatu ahal izango dira, herriko, Gipuzkoako sagardogileen elkarteko edota Eusko Labeleko sagardoak. Horregatik, hurrengo asteko jaialdia antolatzen dabiltzan Sagardo Egunaren Lagunak bilguneko kideek, postuotan sagardoa zerbitzatzera deitzen dituzte herritarrak. Sagardoa botatzen aritu asmo dutenentzat bilera antolatu dute, datorren hilaren 17rako, 19:30etan Potxoenean.
Sagardo botzaileek badute euren intereseko beste hitzordurik ere, Sagardo Egunean bertan. Maiatzaren 20ko jaialdian hain zuzen, sagardo botatzaileen txapelketa ospatuko baita, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Irekiera ekitaldiaren ostean izango da. Ohi bezala, 11:30etan emango zaio hasiera, XXXI. Sagardo Egunari.