San Ixidro eguneko ospakizunak, maiatzaren 15ean

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 9a, 00:00

Datorren asteartea, maiatzaren 15a dugu, San Ixidro eguna. Lan eguna izanagatik, ez da ospakizunik faltako. Meza, herri kirolak eta goizerako iragarri diren ekitaldiak borobiltzeko bazkaria antolatu dute. Oraingoan, Artzabalen. Otordurako sarrerak Alkartasuna Nekazal Kooperatiban eskura daitezke, 22 eurotan. Txartelak erosteko azken eguna, larunbat hau, maiatzaren 12a izango da. Hona hemen, datorren asteartean burutuko den ekitaldi sorta:

10:30 Meza nagusia Salbatore Elizan.
11:30 Salda eta haragi egosia frontoian.
Ondoren: zaldi dema, harri jasotzaileak, aizkolariak, bertsolariak eta trikitilariak.
14:30 Bazkaria Artzabalen. Txartelak Alkartasuna Baserritarren Kooperatiban salgai. Prezioa: 22 euro. Txartelak erosteko azken eguna: maiatzak 12.