Buruhandiak egiten ikasteko tailerrerako izen ematea ixtear

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 9a, 00:00

Ekaina hasieran ospatuko den Ikastola Egunari eta aldez aurretik ospatuko den aste kulturalari begira, Hitz Aho Guraso Elkarteak buruhandiak egiten jakiteko tailerra antolatu du. Bi saiokoa izango da, maiatzaren 12 eta 19an burutuko direnak, Agerialden. Ikastaroan parte hartzeko izena egunotan eman behar da. Bihar, maiatzak 10, itxiko da apuntatzeko epea. Izena email bat helbide honetara bidalita eman daiteke: hitzaho@udarregi.com. Bertan ikastaroan parte hartu asmo duten familiako kide guztien izenak eman beharko dira. 10 euro ordaindu beharko dira.

Aipatu moduan, Agerialden burutuko da tailerra eta haurrek jolasteko lekua izango dute. Ikastaroa amaituta, bertan eginiko artelanekin erakusketa bat irekiko da Sutegin eta Hitz Ahotik iragarri dutenez, ekainaren 1ean, kalejira txiki bat egingo da trikitilarien laguntzarekin.