KZguneak telefono zenbaki berria du

Noaua Aldizkaria 2012ko maiatzaren 10a

943 023 684, horixe da Usurbilgo Kzguneko telefono zenbaki berria. Lekuarekin harremanetan jarri asmo duenak, egoitzara jo dezake bestela. Maiatzean goizez egongo da irekita, 9:00-13:00 artean. Hilabete honetan zehar, IT Txartela Ziurtagiria eskuratzeko aukera izatearekin batera, besteak beste honako ikastaroak iragarri dituzte;
-Maiatzak 15 arte: Oinarrizko Internet ikastaroa.
-Maiatzak 16-29: "e-Administrazioa": On line kudeaketa administrazioak Eusko Jaurlaritzarekin, Foru Aldundiekin, Udalekin edo Administrazio zentralarekin egin itzau. Ordutegia: 11:00-13:00.
-Maiatzak 21-29: "Sare Sozialak 2.0": Harremanetan jarri eta dokumentuak partekatu ezagutzen dituzun pertsonekin sarearen bidez. Egunero, 9:00-11:00 artean.
-Maiatzak 24-25: "Ubuntu (4 o.)": Ubuntu ezagutu, Linux-en irekitako kode egindako sistema eragilea. 
-Maiatzak 24-25: "Gmail (2 o.)": Gmail, Google-en posta elektronikoa, nola erabiltzen den ikas ezazu.