Ruper Ordorika larunbat gaueko 22:00etatik aurrera, Oiardo Kiroldegian

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 11a, 00:00

Jexux Artzeren omeneko kultur ekitaldiak larunbat honetan amaituko dira, Ruper Ordorikaren kontzertuarekin. Emanaldia Oiardo Kiroldegian eskainiko du, gaueko 22:00etatik aurrera. Sarrerak aldez aurretik eskura daitezke 10 eurotan, kiroldegian bertan, Lizardin, Telekutxan (943 001 200) edo www.kutxa.net helbidean. Edo baita egun berean, 12 euroren truke.

Kalejira
Ohi bezala, gaueko emanaldia girotzeko afalaurretik kalejira antolatu dute. Kaxkoan barrena ibiliko dira herriko txalapartari eta trikitilariak. Hauxe da beraz, larunbat honetarako lotu duten egitaraua:

Maiatzak 12, larunbata
19:00 Herriko txalapartariak eta trikitilariak kalez-kale Kaxkoan.
22:00 "Ruper Ordorikaren kantaldia" Oiardo Kiroldegian.

Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.