2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatua dute Donostia, Bruselak ofizialki atzo izendatu zuen eta testuinguru horretan, asteburu honetarako kultur ekitaldi mordoa bildu eta Gipuzkoako hiriburuko mugak gaindituko dituen Olatu Talka izeneko ekimena antolatu dute. Besteak beste, Usurbilen bi emanaldi ospatuko dira, gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Artzabalen eta Ardi Beltz garagardotegian:
19:00 Urko Menaia bakarlaria Artzabalen.
20:00 Dúo Jasmine Ardi Beltz garagardotegian.
Ekimen hauei buruzko zehaztasun gehiago, www.olatutalka.eu web orrialdean.