Ofizialki jada, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu duten honetan, adierazpide desberdinetako kultur ekitaldi mordoa ospatu da asteburuan Gipuzkoako hiriburuan baina baita herrialdeko beste hainbat udalerrietan ere, tartean Usurbilen. Olatu Talka izeneko ekimenak Urko Menaia bakarlaria ekarri zuen Artzabalera. Emanaldia, Gure Pakea elkarteko egoitza sarreran eskaini zuen ostiral arratsaldean. Jarraian, Ardi Beltz garagardotegian Dúo Jasmine taldearen emanaldia iragarria zegoen.