Ate irekien bigarren eguna larunbatean, Lanbide Eskolan

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 14a, 00:00

2012-2013 ikasturte berriari begira daude jada Usurbilgo Lanbide Eskolan. Bertara ikastera joan asmo dutenentzat ezin egokiagoa den hitzordua antolatu zuten herenegun; ate irekien eguna. Bertaratu ezin izan zuenak, bigarren aukera bat ere badu. Larunbat honetarako, maiatzaren 19rako ate irekien bigarren eguna antolatu baitute, goizeko 11:00etatik aurrera Zubietan egoitza duen Lanbide Eskolan.