Izen emateak zabalik jarratzen du, Santixabeletako haur danborradan

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 14a, 00:00

Datozen Santixabeletako haur danborrada prestatzeko lanak abian dira. Joan den larunbatean ireki zuten izen ematea, baina apuntatzeko epeak zabalik jarraitzen du oraindik. Horretarako, larunbat honetan, maiatzaren 19an, goizeko 11:00etatik aurrera Agerialdera gerturatu besterik ez dago. Antolatzaileek gogorarazten dutenez, 5 urtetik gorako haurrek parte har dezakete danborradan. Ohartarazi dutenez bestalde, banderadun, gastadore eta kantinerentzat plaza mugatuak egongo dira. 

Helduena prestatzeko saioak, ekainetik aurrera
Helduen danborradan apuntatzeko pixka bat itxaron beharko da oraindik. Ekainaren 4an, astelehena, 20:00etan Agerialdeko beheko frontoian finkatu dute izen emateko hitzordua. Entsegu saioak ere, hortik aurrera, astelehen eta asteazkenetan, 20:00etan burutuko dira Agerialden.