Maiatzak 15 ditu gaur, San Ixidro Eguna dugu. Ohi bezala, eta aste tartea izan arren, zenbait ekitaldi antolatu dira astearte honetarako goiz eta eguerdi partean. Goizeko meza nagusiaren ostean, hamaiketako ederra dastatu ahal izan dute Dema plazara gerturatu diren herritarrek. Eguraldiak lagunduta, ez dira gutxi izan Kaxkora gerturatu direnak, ez bakarrik mokadutxoa jatera, baita antolakuntzak prestaturiko herri kirol jaialdiaz gozatzera ere. Harri jasotze, zaldi dema eta aizkolarien saioa burutu da, bertsolari eta trikitilariek girotuta. Kirolarien artean, herritar aurpegi ezagunak, aizkora proban adibidez, ondoko argazkian ikus daitekeen moduan. Goiza Artzabalen buruturiko bazkariarekin borobildu dute, San Ixidro Eguna ospatu duten herritarrek.