Argazki erraldoia larunbatean, presoen eskubideen alde

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 15a, 00:00

Herrira mugimenduak euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldarriak hiriburu eta udalerrietako plazetara eraman nahi ditu, larunbat honetarako, maiatzaren 19rako antolatu duten "Goazen plazara" ekimenaren bidez. Usurbilgo Herrira mugimenduak deialdiarekin bat egin eta argazki erraldoi bat atera asmo dute. "Presoak Herrira" hitzak osatu nahi dituzte, horregatik, herritarrak larunbat arratsaldeko 19:30etan Dema plazara agertzera deitzen dituzte. 

Bestalde, biharamunean, hau da, igandeko Sagardo Egunean Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak eskualde mailako elkarretaratzea deitu du, 13:00etan Mikel Laboa plazan.