Santio Eguna jai, 2013an

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 16a, 00:00

Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako jaien egutegia onartu berri du 2013rako; guztira, datorren urterako 12 jai egun izendatu dituzte. Honako hauek; urtarrilaren 1a, martxoaren 28a eta 29a, apirilaren 1a, maiatzaren 1, uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, urriaren 25a, azaroaren 1a, abenduaren 6a eta 25a.

Planteatu duten jaien egutegian bada berrikuntzarik. Aurten ez, baina 2013ko uztailaren 25a, berriz jai eguna izango da. Zubietako festa egun nagusia beraz, ez da aurten bezala, lan egunez ospatuko. Santio Eguna egutegian gorriz margotzeko erabakia, datorren urtean, urtarrilaren 6a eta abenduaren 8a igandez egokitzen direlako hartu du Gasteizek. Urriaren 25ak ere bestalde, jai izaten segiko du 2013an. Udal bakoitzak gainera, udalerri mailako jai egun bat edo bi izendatzeko aukera izango du.