2012-2013 ikasturteari begirako matrikulazio epea zabalduko du bi aste barru, Zumarte Musika Eskolak. Zehazkiago esanda, maiatzaren 28tik ekainaren 1era apuntatu ahalko dute 4 urtetik gorakoek. Hauxe, Musika Eskolatik eman dituzten zehaztasunak;
Egunak: maiatzak 28-ekainak 1.
Ordutegia: 11:00-13:00 (egunero, astelehena ezik) edo 16:30-19:30 (egunero).
Ikasgaiak: Musika-Txokoa, musika mintzaira, helduentzako musika mintzaira, tronpeta, tronboia, bonbardinoa, saxofoia, biolina, biola, perkusioa, klarinetea, abesbatza, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, talde instrumentalak.
Gutxieneko urtea: 4 urte.
Informazio gehiago: Kale Nagusia, 45; 943 37 15 94 edo www.zumarte.org