Azken orduotako giro beroa datozen orduotan ekaitz eta haizeteen moduan lehertu daiteke. Euskalmet-en arabera, alerta horian gaude. "Ordubetean 15 l/m2 baino euri gehiago egiteari dagokion abisu horia 14tik 22ra (ordu lokala). Arratsaldean eta gauean zaparrada txiki-ertainak botako ditu, handiak izateko (ordubetean 15 l/m2 baino gehiago) probabilitatea txikia da, bereziki barnealdean. Ekaitz guneetan haize-bolada oso gogorrak izateko eta txingorra egiteko probabilitatea handia da. Txingorra tamaina handikoa izan daiteke (>2 cm)", ohartarazi dute.